Camping La Ballena Alegre, Sant Pere Pescador (Girona)

Irisgarritasun zerrenda

  • Arrapalak gune komunetan

  • Komun irisgarriak

  • Bungalow irisgarria

  • Igerilekua arrapalarekin

Ezagutu kanpina

Costa Bravan kokatua, Aiguamolls de l ‘Empordà Parke Naturalaren magalean, hondartza zoragarri batera sarrera zuzena duena, La Ballena Alegre kanpinean naturak eta erosotasunak bat egiten dute.

Harremanetarako datuak:

Telefonoa: +34 972 520 302
Posta elektronikoa: info@ballena-alegre.com
Helbidea: Carretera Sant Martí d’Empúries, s/n, 17470 Sant Pere Pescador, Girona

Gure konpromisoa inklusioarekin

La Ballena Alegre kanpinean oztoporik gabeko gune ireki bat izateko egiten dugu lan. Urteak daramatzagu lanean kanpineko irisgarritasuna hobetzeko:

  • Gune komunetan oztopoak ezabatzea. Jatetxe eta supermerkatuetara iristeko arranpalak
  • Gure langileek beti izan dute bisitari bakoitzaren beharrei hurbileko tratua eta arreta eskaintzeko bokazioa.
  • Guztiz egokitutako bungalowa.
  • Igerilekura modu autonomoan iristeko arrapala

Emaitzak CAMPINGS FOR ALL proiekturi esker

CAMPINGS FOR ALL proiektuari esker, jauzi kualitatiboa eman ahal izan dugu gure eskaintza irisgarrian, egonaldia aberasten duten eta autonomia handiagoa ematen duten hobekuntza zehatzekin:

  • 3 bungalow % 100ean egokitzea, erosotasunik handiena eskaintzeko diseinatuta.
  • Egokitutako komunak hobetzea.
  • Totem informatibo interaktibo eta irisgarria instalatzea sarreran
  • Gure taldeari etengabeko prestakuntza plana eskaintzea aniztasun funtzionala artatzeko, adituen laguntzarekin.

Ikus-entzunezko materiala eta eskuorri irisgarriak sortzea zure bisita xehetasun guztiekin planifikatu ahal izateko.

Lankidetzak

Comkedem

Comkedem aisialdiko eta kiroleko jarduera inklusiboak antolatzen dituen elkartea da, eta La Ballena Alegre kanpinean egonaldiak eskaintzen ditu. Kanpineko instalazio irisgarriei esker, jende guztiak autonomiaz gozatu ditzake oporrak.

Fundació Johan Cruyff

Johan Cruyff fundazioak kirolaren bidez gizarteratzea sustatzeko egiten du lan, desgaitasuna duten edo egoera ahulean dauden haur eta gazteei aukerak eskainiz. Cruyff Courts eta kirol egokituko eskolen proiektuen bidez, fundazioak Johan Cruyff definitu zuten ahalegina, errespetua eta talde lana sustatzen ditu, kirola gehien behar dutenengana hurbilduz.

Ezagutu 10 kanpaleku bazkideak

La Ballena Alegre aliantza hau osatzen duten 10 kanpalekuetako bat da.