Ezagutu kanpina
Mar Menor kanpina Los Alcázaresen dago, Murtziako kostaldean, hondartzatik oso hurbil eta naturaz inguratuta. Kanpin lasaia, familiarra eta erosoa da, atseden hartzeko, aire zabalean kirola egiteko eta urte osoan Mediterraneoko klimaz gozatzeko aproposa.
Kanpina pertsona guztientzat irisgarria izateko konprometituta gaude, gogotsu lan egiten dugu gure instalazioak hobetzeko eta turismo inklusiboago baten parte aktibo izateko.
Telefonoa: (+34) 652 06 16 98
Posta elektronikoa: hola@campingmarmenor.com
Helbidea: Camino al Camping Mar Menor, RM-F34, Km 4, 30730 San Javier, Murcia
Gure konpromisoa inklusioarekin
Mar Menor kanpinean jende guztia gustura sentitzea eta opor erosoak eta oztoporik gabekoak izatea nahi dugu. Egun arrapalak daude zenbait gune komunetan eta baita komun egokituak ere.
CAMPINGS FOR ALL proiektuaren bultzadari esker, gure helburua da gure instalazioen irisgarritasuna hobetzea eta denontzako informazio argiagoa, bisualagoa eta ulergarriagoa lortzea.
Emaitzak CAMPINGS FOR ALL proiekturi esker
CAMPINGS FOR ALL proiektuan dugun konpromisoak aukera ematen digu honako ekintza hauekin aurrera egiteko:
- Bungalow irisgarriaren egokitzapena
- Eskuorriak, seinaleztapena eta eduki informatibo irisgarriak garatzea
- Totem digital interaktibo eta irisgarria instalatzea sarreran
- Taldearen prestakuntza desgaitasuna eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko
Ezagutu 10 kanpaleku bazkideak
Camping Mar Menor aliantza hau osatzen duten 10 kanpalekuetako bat da.






